ILLIMANI: Boliviako izpiak eta hizkiak Bolivia 2006
index . <<< . 50 . >>>

Date
2006

Place
El Alto

 
Text
El espíritu de las comunidades dice que los chicos y las chicas se vuelven personas al casarse. Pero casarse no es suficiente, luego hay que traer niños al mundo. Cuantos más niños se traigan, más personas se hacen, y más respetados son en el barrio. Eso me lo explicó un conductor de autobús, y yo le conté que en nuestro idioma parir un niño se dice "partirse". Y es curioso, porque partirse engrandece a la persona. "La vida no es matemática, hermano", me salió no sé de donde. "¿como va a serlo? -me respondió- Piensa, para hacer una persona hacen falta dos, y así y todo cada vez somos más en el mundo. ¿Quien entiende eso, hermanito?".

Komunitateetako izpirituak dio neska mutilak ezkontzerakoan bihurtzen direla pertsona. Eta ezkontzea aski ez, haurrak ekarri behar dira gero. Zenbat eta haur gehiago ekarri, orduan eta pertsonago, eta orduan eta errespetatuago auzoan. Autobus gidari batek esplikatu zidan hori, eta azaldu nion gure hizkuntzan haur bat ekartzeari erditzea esaten zaiola. Eta kuriosoa dela, erditzeak handitzen baitu pertsona. ?Bizitza ez da matematika, hermano? atera zitzaidan ba al dakit nondik. ?Nola izango da ba? ?hark- Pentsa, bi pertsona behar dira bakar bat egiteko, eta hala ere gero eta gehiago omen gara munduan. Nork ulertzen du hori hermanito??.