ILLIMANI: Boliviako izpiak eta hizkiak Bolivia 2006
index . <<< . 29 . >>>

Date
2006

Place
Prision de San Pedro, La Paz

 
Text
The prisoner´s back:

In old films prisoners were portrayed as chained between horizontal lines unable to escape from a large ball. Now the lines stand upright and they run after a football.
On football pitches all over the world, each player´s identification is on his back. Normally the number has a spatial reference: one for the goalkeeper, two for full-back, and so on. On the San Pedro field the number refers to time: each prisoner´s back shows the number of years he has left to serve. But we couldn´t find out everyone´s jail sentences because when some of the inmates saw the camera they threw a shirt over their back to hide it.
In football at San Pedro there are seven on each team. So number eight is sent to the bench. Today´s number eight wanted onto the pitch too, but the captain wouldn´t let him, saying: "You´ll have time to play football!". Carrying his sentence on his back he sat behind the goalpost, sadly telling himself that he, too, would one day get to be goalkeeper.


Presoaren bizkarra:

Film zaharretan, bola handi bati ihes egin ezinik ibiltzen ziren presoak, marra horizontalen artean kateatuta. Orain, marrak zutik jarri dira, eta baloi baten atzetik dabiltza, futbolean.
Munduko futbol zelai guztietan bizkarrak hitz egiten du. Baina normalean, zenbakiak, espazioaz dihardu: bata atezaina, bia laterala... San Pedroko kantxan, zenbakia denboraz ari da. Preso bakoitzak bizkarrean iltzatua darama libre izateko zenbat urte falta zaizkion. Baina ez dago denen kondenaren berri jakiterik, batzuk, kamera ikusterakoan, bizkarrean atorra jantziz estali dute aurpegia.
Zazpiko futbola da San Pedrokoa, eta zazpikoetan zortzigarrena aulkitxora kondenatua dago. Zortziak, gaur ere, zelaira atera nahi zuen, baina kapitainak ez dio utzi: "Hik gero ere izango duk astia futbolean jokatzeko!". Eta bere kondena bizkarrean hartuta atearen atzean eseri da, triste, pentsatuz, bera ere egun batean iritsiko dela atezain izatera.