ILLIMANI: Boliviako izpiak eta hizkiak Bolivia 2006
índice . <<< . 35 . >>>
ERNESTO SOLLA MARTIN

Data
2006

Local
Prision de San Pedro, La Paz

 
Texto
Con la cárcel a cuestas:

Una persona que tenía SIDA me dijo que se sentía preso en su propio cuerpo, como si estuviese atado de pies y manos por dentro. ¿Qué tiene que ser entonces vivir en una cárcel teniendo SIDA?. Dentro de una cárcel, con una cárcel adentro... Eso es como en una foto sale esa misma foto. La foto está dentro de la foto, y dentro la foto, y nunca termina. Al fondo del fondo de la cueva, allí está Ernesto. Hablaba con los carrillos recogidos para adentro: "Mi organismo ya no tiene ni cien defensas, y según mis cálculos, dentro de dos meses me quedaré sin defensas". Han pasado seis meses desde que nos dijo eso. En ocasiones cierro los ojos, y me lo imagino allí, encerrado en una cárcel de huesos, sujetando fuertemente su tórax con los puños, mirando hacia afuera.


Kartzela soinean:

HIESa zeukan bati entzun nion bere gorputzean preso sentitzen zela, zangoak eta eskuak barnetik lotuak balitu bezala. Zer izango ote da orduan kartzela barruan HIESarekin bizitzea? Kartzela barnean, barne kartzela batean... Argazki batean argazkia bera azaltzen denean bezala da hori. Argazki barnean dago argazkia, eta barnean argazkia, eta ez da inoiz bukatzen. Eta leizearen leizean, han dago, Ernesto. Masailak barrura bilduak zituela hitz egiten zuen: "Nire organismoak ehun defentsatik behera ditu dagoeneko, eta nire kalkuluen arabera bi hilabete barru batere gabe geldituko naiz". Sei hilabete pasatu dira hori esan zigunetik. Batzutan, begiak ixten ditut, eta irudikatzen dut, han, hezurrezko kartzela batean itxia, bi ukabilez bere toraxari tinko eusten diola, kanpora begira.

http://www.argia.com/bolivia/bideoa.php?id=269