ILLIMANI: Boliviako izpiak eta hizkiak Bolivia 2006
index . <<< . 6 . >>>

Date
2006

Place
La Paz

 
Text
The Ray:

The twelve points driver licence didn't arrive at Bolivia yet. But each time we grab a taxi we tried to imagine how much time the driver's licence of its conductor would last. I don't believe nobody has reached one kilometre. There's one that didn't arrive at the first stop. But there was one that beat all records, a young men that started the car before I had time to close the door: "Hello friends, they call me Ray".
He drove his first taxi at the age of fifteen, and with twenty he already had grabbed people in all corners of La Paz's outskirts. When we passed the third traffic light, I though he was colour blind. Who passes the reds stops at greens. Green uniform.
"Order me to stop, they never ordered, but yes they found me stoped". "And then?". "Then the fifth article sounds. You give them five bolivars and escape as soon as you can". The police lives on fines, the wage is not enough to arrive at the end of the month. If the necessity squeezes, the fifth article becomes the tenth. "They never took off you driver's licence?", I was starting to trust. "Take off my driver's licence? How are they going to take it off, if I don't have it".
When the black and white flag of the winning-post was agitated, Ray turned his head back: "We arrived friends, register your pockets". "What article do we have?". "The fifth". "Ok, here you have a ten bill. Keep five bolivars for you and, the other five give them to the police that waits you in every corner".


El Rayo:

Ez da boliviaraino iritsi hamabi puntuko karneta. Baina taxi bakoitzean igotzen ginenean hamabi puntuk hari zenbat iraungo ote zioten kalkulatzera jolasten ginen. Ez dut uste inork kilometroa osatu zuenik. Eta izan ziren lehenengo stopera ere iritsi ez zirenak. Baina marka guztiak hautsi zituena, gaztetxo bat, nik atea itxi baino lehen aireratu zena: "kaixo compañeros, niri El Rayo deitzen didate".
Hamabost urterekin hasi zen taxista lanetan, eta hogei urte betetzerako La Pazeko espaloi ertz guztietako hautsak harrotuak zituen. Hirugarren semaforoa pasa genuenean konbentzitzen hasia nintzen daltonikoa zela, baina, "ikusten duzue kiosko gorri hori? Txiki gorri hori... Hamasei urterekin jo eta barruraino sartu nintzen, kar-kar-kar... Hartu zuen galanta!". Ez zen daltonikoa, ez. Baina gorrian pasatzen denak berdean gelditu behar izaten du. Uniforme berdetan. "Gelditu, ez naute sekula gelditu, baina geldirik harrapatu bai". "Eta orduan?" "Orduan 5. artikulua. Eman bost boliviano eskura eta ospa azkar". Eskupekotatik bizi dira poliziak, soldata ez zaie otsail bukaera arte ere iristen. Eta behar handia dutenean 5. artikulua 10. artikulua bihurtzen da. "Karneta ez al dizute inoiz kendu?", konfiantza hartzen hasia nintzen. "Karneta kendu?! Nola kenduko didate, ez daukat eta!".
Helmuga-marran bandera zuri-beltza gora eta behera astindu zutenean, El Rayok, atzerantz jiratu zuen burua: "Iritsi gara lagunak, sartu eskuak patrikan". "Zein artikulu tokatzen da?". "Bosgarren artikulua". "Oso ondo, hartu hamarreko billetea. Bost boliviano gorde zuretzat, eta eman beste bostak hor ertzean zain daukazun poliziari".